XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ageriago ikusten bait da hori Ilustrazioak bilatzen zuen egia natural eta unibertsalaren hirugarren karakteristikan: probetxugarria izan zedin egia bilatzen zuen.
Zertarako? Gerraren eta txikizioen absurdua behin-betiko erauzteko eta, natura menderatu ahala, gizadia atzerapen eta miseria orotatik erosotasunera eta askatasunera jasotzeko.
Arrazoimena beti arrazoimenaren berdina dela eta legeek ere leku guztietan berdinak eta gizaki guztiek anaiak izan behar dutela, postulatuko da: XVIII. mendean topiko bilakatu da
Ilustratua kosmopolita sentitzen da.
Ilustratua, gainera, natur zientziaz eta teknikaz interesatzen da, bide honetatik aurrerapena eta giza bizitzaren hobetzea espero ditu eta.
Baina guzti hori bere arrazoimenaren kontzeptu propiotik dago, egon, eta bere egiaren ulerkeratik.
Kosmos guztia mekanismo konplexu baina perfektutzat joz eta gizakia bera, azken finean, makina baten gisako hartuz, ordena kosmikoaren legeak ikertzen ahalegindu da, gizakiarenak eta gizartearenak ere esplikazio mekanikoa daukatelakoan eta, erreforma sozial eta politiko-ekonomiko razionalen bidez, gizarte zoriontsua eta betiereko bakea lor daitezkeelakoan.
Guzti hau argien bidez espero da:
Ilustrazioa emantzipazio-mugimendu burgesaren forma historiko bat da, burgeseriak klase gisa osatzea lortu eta ordena korporatibo-feudalaren eta monarkia absolutisten aurkako borrokari ekin zion garaikoa, hain
Ordena feudalari zegokion mundu-ikuskera metafisiko-teologikoa desegingo du Ilustrazioak, baina pentsamendu honek ere nabarmen dauka bere klase-karakterearen marka: klase-interes berezi eta partikularrak
Ilustrazioa gobernura ere iritsi da XVIII. mendean, zenbait monarka eta ministroren bidez: Federiko II. Prusia-ko, Katarina II. Errusiako, Jose II. Austriako, Karlos III. Espainiako, eta abarren bidez.
XVIII. mendean Europa-k bake erlatibo bat eta egonkortasun politiko dexente gozartu ahal izan ditu eta harreman komertzialak Estatuen artean azkartu, bide batez komunikazio- eta informazio-trukaketa ugarituz.
Intelektualitatea, bestalde, aski homogenoa da, horrela izan bait da posible Ilustrazioa Europa guztiko fenomeno bilakatzea, Errusia-tik Portugal-eraino.
Hala ere, bortitzena eta homogenoena Erdiko Europa-n ibili da Ilustrazioa, epizentroa Holanda-n duela, periferian beranduago eta motelago.
Eraginkorrena eta, nolabait besteen eredu, XVIII. ari arrazoiez
Ilustratuen hizkuntza unibertsala frantsesa da, galdua den latinaren lekuan; Frantzia-k dirudi nazioen eredu (Caraccioli diplomatiko italianoaren saio batek adierazten duenez:
Euskal Herrian eta Espainia-n eragin frantsesaren bitartez sartu da Ilustrazioa.
A) EUSKAL HERRIAN.Ilustratu nafarrei buruz (J. Ustariztarra, etab.), ikus J. Caro Baroja,